‘Emakumeak rallyetan’ solasaldia izanen dute urtarrilaren 11n Lesakan

Ttipi-Ttapa

Haizea Txoperena lesakarra izanen da igandean Lesakako Koxkillan emanen duten 'Emakumeak rallyetan' solasaldiko hizlarietako bat.

Xulufrinak Lesakako Sare Feministak antolatuta ‘Emakumeak rallyetan’ solasaldia izanen dute urtarrilaren 11n, igandean 18:00etan Lesakako Koxkilla ostatuan. Haizea Txoperena Conde lesakarra eta Maider Usandizaga oñatiarra izanen dira hizlari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun