Olentzero eguneko balorazioa egiteko besta batzordea bilduko da urtarrilaren 12an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 9a

Olentzero lehiaketa irabazi zuen taldea plazan kantari. Olentzero eguneko balorazioa egiteko besta batzordea bilduko da astelehen arratsaldean.

Astelehenean 19:00etan hasiko da herriko etxeko pleno aretoan.

Olentzero eguneko balorazioa egin asmoz, besta batzordearen bilera deitu du Lesakako Udalak urtarrilaren 12an. Astelehenean 19:00etan herriko etxeko pleno aretoan eginen dute bilera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun