24. Korrika

Bortzirietako Korrika Batzordearen bilera eginen dute asteartean Beran

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 9a

Atzo jakinarazi zuen Korrikak 24. edizioaren ibilbidea, eta pixkanaka Korrikaren etorrera antolatzen ari dira herriz herri. Bortzirietan, heldu den asteartean elkartuko da Bortzirietako Korrika Batzordea. 

Heldu den asteartean, urtarrilaren 13an, elkartuko dira 18:00etan Beralandetan eta antolaketan murgildu nahi duen oro bertaratzen ahal da bilerara. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun