Berako Eztegara pasealekuko arbolak kimatuko dituzte heldu den astean

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 9a

Trafikoa txandaka bideratuko dute lanak egin bitartean.

Bera Udalak bando bidez jakinarazi duenez, heldu den astelehenean, urtarrilaren 12an hasita, Eztegara pasealekuko arbolak kimatzen ariko dira.

Hori dela eta, lanak egin bitartean errepidea itxita egonen da eta trafikoa goiko karrikatik bideratuko dute, txandaka. Astelehenean hasiko dira lanak eta guttienez astebete irautea aurreikusi dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun