Emakumezkoen 540 kiloko eta gizonezkoen 640 kiloko finalak urtarrilaren 24an, Lesakan
Gizonezkoen pisu astuneko txapela erabaki ondotik, emakumezkoen 540 kiloko bigarren jardunaldia eta gizonezkoak 640 kiloko lehena jokatuko dute urtarrilaren 17an Araban, oraindik zehaztu gabe dagoen herrian. Bi kategoria hauetako finalak urtarrilaren 24an jokatuko dituzte Lesakan. Gizonezkoen 640 kiloko kategorian sei talde seguruak dira: Beti Gazte, Ibarra, Zuraide A eta B, Ñapurrak A eta Abadiño. Ñapurrakek bigarren talde bat eta Txantreak berea ere beharbada plazaratuko dute.
Txapelketa mistoa urtarrilaren 11n Berriozarren eta otsailaren 7an, Ibarran
Ondotik, txapelketa mistoari ekinen diote. Urtarrilaren 31n izanen dute kanporaketa Berriozarren eta otsailaren 7an finala Ibarran. Mistoan 8-10 talde ariko dira lehian, 580 kiloz beheiti: Beti Gazte, Txantrea, Ibarra, Abadiño A eta B, Ñapurrak, Antsoain eta Berriozar seguruak dira eta, behar bada, Badaiotzek eta Ibarrak bigarren taldea aurkeztuko dute.
Pisu arinenak azkenik
Otsailaren 14an, gizonezkoen 600 kiloko eta emakumeen 500 kiloko lehen jardunaldia jokatuko dute, oraindik zehaztu gabeko lekuan. Gizonezkoen 600 kilokoan zazpi talde seguruak dira: Beti Gazte, Ibarra, Zuraide A eta B, Ñapurrak A, Abadiño eta Txantrea. Ñapurrakek bigarren talde bat eta Antsoainek berea ere plazaratu dezakete. Emakumeen 500 kilokoan bortz talde seguruak dira: Beti Gazte, Badaiotz, Txantrea, Ibarra eta Abadiño. Antsoainek eta Berriozarrek ere plazaratu ditzakete beraien taldeak. Otsailaren 21ean Abadiñon jokatuko dute gizonezkoen 600 kiloko finala eta emakumeen 500 kiloko bigarren jardunaldia. Otsailaren 28an Txantrean jokatuko den azken jardunaldian jokatuko da emakumeen 500 kiloko finala eta gizonezkoen 560 kiloko txapelketa, jardunaldi bakarrean. 560 kiloko gizonezkoen txapelketan Beti Gazte, Ibarra, Zuraide, Ñapurrak, Abadiño eta Txantrea seguruak dira eta, beharbada, Antsoainek ere aurkeztuko du zortzikotea.