Mikel San Sebastian Gaztelumendi preso lesakarrak egunotan beteko ditu urteak eta Urruñako lagunek, zoriontzeko bertso bazkaria antolatu dute urtarrilaren 16an, Euskal Kultur Erakundearen eta Bertsularien Lagunak elkartearen laguntzarekin.
Urtarrilaren 16an, ortziralean 2o:00etan hasiko da bertso afaria Urruñako Berttoli ostatuan eta Erika Lagoma eta Josu Sanjurjo lesakarrak eta Haira Aizpurua saratarra ariko dira bertsotan. Izena emateko (+34) 679 53 25 82 telefonora deitu behar da. 25 euro ordaindu beharko da.