Umore saioa izanen dute urtarrilaren 9an Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 8a

Julen Axpe izanen da ortzirale arratsaldean Etxalarko Pello Apezetxea Kulturgunean izanen den umoregileetako bat.

Ortziralean, 18:00etan hasita, Ion Martinez Txiki, Nerea Arriola, Esti Curiel eta Julen Axperen saioa izanen dute Pello Apezetxea kultur etxean.

Abenduaren 5ean hasitako umore proiekzioek jarraipena izanen dute Etxalarren. Urtarrilaren 9an, Ion Martinez Txiki, Nerea Arriola, Esti Curiel eta Julen Axperen saioaz gozatzeko aukera izanen dute, ortziralean 18:00etatik aitzinera Pello Apezetxea Kulturgunean.

Azken saioa otsailaren 6an izanen dute, Mirari Martiarena, Julen Portillo eta Maria Blancorekin.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun