Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko dute igandean Beran

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 8a

Martxan da berriz ere Euskal Herriko Mus Txapelketa. Martxoan eginen dute finala Amasa-Villabonan, eta horretarako kanporaketak jokatzen hasiak dira herriz herriz. 

Igande honetan, urtarrilaren 11, Berako kanporaketa jokatuko dute. 15:00etan hasiko da lehia Espidobaita elkartean. Lehenengo sailkatuek txuleta eta ardoa hartuko dituzte saritzat, bigarren sailkatuek gasna eta ardoa eta hirugarrenek ardoa.

Otsailaren 22an bukatuko da herriz herriko kanporaketak jokatzeko epea eta herrialdeetako finalak martxoaren 7an jokatuko dituzte. Euskal Herriko finala, berriz, martxoaren 26an izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun