'Gutun bat Kottori' dokumentala emanen dute ortziralean Igantzin

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 7a

Kotto Altzuguren beratarrari buruzko 'Gutun bat Kottori' dokumentala emanen dute ortziralean, ilbeltzaren 9an, Igantziko Baratzondon. Garazi San Martin Solanok zuzendu du dokumentala. 

Dokumentaleko sorkuntza prozesuan aritu den Ekhiñe Zapiain Igantzin izanen da eta aurkezpena egiteaz gain, galderak egiteko tarteaa ere izanen da akabailan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun