[ARGAZKIAK] Hiru Errege Magoen bisita izan dute Beran

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 7a

Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak Beran izan ziren astelehen ilunabarrean. Kabalkada egin zuten, eta jende aunitz hurbildu zen ikustera. 

18:00etan atera zen kabalkada Kanttonberri karrikatik, baina aitzinetik, laguntzaileak karrikaz karrika ibili ziren haurren gutunak biltzen, eta ondotik, erregeak lagun, zahar etxean izan ziren bertako egoiliarrak bisitatzen. 

Kabalkadak ibilbide berria izan zuen, Altzateko lanak tarteko, Kanttonberrin hasi baitzen. Handik, Eztegara pasealekuan barrena, Herriko Etxeko plazara joan ziren Berako Musika Bandaren doinuak lagun. Bertan, jaiotza biziduna egin zuten haurrek. 

Herriko Etxetik solasean aritu ziren hiru erregeak, eta ondotik, plazara jaitsi eta haurrekin solasean aritu ziren. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun