Bortzirietako pilotariak txapeldun Sopelako VII. Baserria KM0 txapelketan

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 5a

Eñaut Zubieta, Erik Igoa, Juel Igoa eta Oihan Irurieta, Sopelako VII. Baserri KM0 pilota txapelketan txapeldun izan ziren igandean.

Sopelako Kurene pilota elkarteak zazpigarren aldiz antolatutako Soperako VII. Baserria KM0 pilota txapelketako finalak jokatu dituzte urtarrilaren 4an. Bortzirietako bi bikote ailegatuak ziren finalera eta biak txapeldun suertatu dira. Benjamin mailan, Etxalarko Juel Igoak eta Lesakako Oihan Irurietak irabazi diete Markinako Mugartegiri eta Rotaetxeri eta infantil mailan, Etxalarko Erik Igoak eta Berako Eñaut Zubietak irabazi diete Zornotzako Areitiori eta Iturrasperi.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun