Tantirumairu euskal folklore taldearen eguberrietako saskia Mari Jose Alzugarairi egokitu zaio

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 5a

Mari Jose Alzugarai sariduna, Tantirumairu dantza taldeko kidea den Saraih Alzugarai alabarekin.

Urtero bezala, eguberrietako saskia zozketatu du Lesakako Tantirumairu euskal folklore taldeak. 9432 zenbakia izan da sariduna, Eguberrietako Loteriaren lehen sariko (79432) azken lau zenbakiak dituena, hain zuzen. Saraih Alzugarai Alzugarai, dantza taldeko kideak saldu zion txartela bere amari, Mari Jose Alzugarairi. Argazkian ageri dira biak. Tantirumairu euskal folklore taldetik eskerrak eman nahi dizkiete familiei, «txartelak saltzeko esfortzua egiteagatik, talderako garrantzitsua baita».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun