Berako inauteetan ezin izanen da karrozarik ibili karriketan

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 6a

Altzate karrikako lanak direla eta, aurten ezin izanen da karrozarik atera inauterietako astelehenean

Urtarrilean sartu orduko, inauterietara begira jartzeko garaia da, eta aurten, Beran hainbat aldaketa izanen dira. Inauteetako astelehenean, karrozarik ez ateratzeko eskatu du udalak.

Erdigunean egiten ari diren lanak direla eta, Altzate karrika, Julio Caro Baroja pasealekua eta Matzada karrika ezin izanen dira erabili inauterietako besta eremu bezala. 

Horregatik, Berako Udalak, iazko azaroaren 28an egindako herri bileraren onespenarekin, inauterietako karrozak eta motordun ibilgailuak ez prestatzea eskatu die beratarrei. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun