Beti Gazte elkarte antolatutako Lesakako Mendi Lasterketaren seigarren edizioa martxoaren 15ean eginen dute. Igandean 10:00etan abiatuko da 14 kilometro luze eta 900 metroko desnibela duen lasterketa nagusia plazatik eta Frain (455 metro) eta Unanue (650 metro) igo beharko dituzte berriz ere plazan helmugaratu baino lehen.
Izena ematea martxoaren 13ra arte
Izena emateko epea martxoaren 13an bukatuko da, 20:00etan, www.kronoak.com webgunean eta soilik online egiteko aukera izanen da.
Izena eman dutenek dortsalak lasterketa bezperan hartzeko modua izanen dute, baita egunean berean ere. Izena ematearen prezioa 23 eurokoa izanen da, 20 eurokoa Beti Gazteko bazkideentzat.