Lesakako Beti Gazteko elkarteko mendizaleak Bianditzera igo ziren urtezahar egunean (argazkian). Aitzinetik, Elutxara (abenduaren 21ean) eta Aiako Harrira (abenduaren 28an) ere joan ziren, urtea bukatzeko. Urtarrilean, berriz, hilaren 6an, errege egunean, Arantzako zirkua egiteko asmoa dute, hilaren 18an San Antonera ibilaldi arautua eginen dute eta 25ean Mendaurrera irteera.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.