Ilundu ordurako, berriz, jende multzoa bildu zen Iamotenean urtea kantuan bukatzeko. Txistulariak lagun, Dios te Salve eta urtea agurtzeko koplak kantari aritu ziren. Iamotenean hasi eta hainbat geldialdi egin zituzten.
Hainbat une hunkigarria ere izan ziren. Tartean, urte aunitzez kantari ateratako eta iaz zendutako Jesus Goikoetxea Goiko omendu zuten Iturlandetan. Alaba eta alarguna bertan zirela, Julen Zelaietak idatziriko koplak kantatu zizkieten parte hartzaile denek. Altzaten, berriz, abenduan zendutako Axier Saraguetari koplak kantatu zizkioten Julen Zelaietak eta Patxi Castillok. Urtea kantuan bukatu eta berria hobea izan dadila eskatuz bukatu zuten urtea.