Horretaz gain, lasterketaren ondotik, zenbait sari zozketatu zituzten. Bertzalde, urtarrilaren 6an, asteartean 12:30ean, 18 urte Etxeraino ekartzeko borrokan elkarretaratzea eginen dute Lesakan, Onin errekaren bueltan. Urtarrilaren 10ean Bilbon eginen den manifestaziora joateko deia ere egin du Etxerak eta autobusa antolatu dute Bortzirietatik.