[ARGAZKIAK] Hiruzpalau taldeak irabazi du Bortzirietako Taldekako Bertso Txapelketa

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 2a

Eguberriak bertsotan ospatu dituzte Bortzirietako Bertso Eskolan. Abenduaren 27an egin zuten Beran eta Lesakan Taldekako Txapelketaren 26. aldia. Hiruzpalau taldea nagusitu zen eta Mizel Mateorentzat izan zen bertso onenaren Kotto saria. 

Hamasei bertsolarik hartu dute parte 26. edizioan: Enaitz Zestau, Ekhiñe Zapiain, Manu Goiogana, Etxahun Azkarraga, Ioar Tainta, Egoitz Gorosterrazu, Xabi Maia, Bittor Elizagoien, Jon Silveira, Alaitz Rekondo, Julen Zelaieta, Manolo Arozena, Mizel Mateo, Iban Garro eta Karlos Aizpurua. 

Berako Espidobaita elkartean hasi zuten eguna. Bertan bazkaldu eta bertsotan aritu ziren denak, eta arratsaldean Lesakan izan zuen bertso bestak segida. Antoiu ostatuan Eztakigu taldeak Tuku Tuki taldea menderatu zuen bertan. Teleboten jokaturiko bigarren finalerdian berriz, Hiruzpalau taldeak lortu zuen finalerako txartela, Ortzeguntakuk taldearen kontra nagusitu ondotik.

Ohikoa duten gisan, Arrano ostatuan egin zuten finala afalondoan. Mizel Mateok, Iban Garrok, Karlos Aizpuruak eta Egoitz Elizagoienek osaturiko Hiruzpalau taldeak lortu zuen azkenean garaipena, eta bigarren gelditu zen Manu Goioganak, Etxahun Azkarragak, Enaitz Zestauk eta Ioar Taintak osaturiko Eztakigu taldea. Kotto Saria Mizel Mateok eskuratu zuen. Bidarraitarrak Manu Goiogana, iazko irabazlearen eskutik jaso zuen Josu Goia zenak egindako garaikurra. Gai jartzen eta epaitzen, berriz, Bortzirietako Bertso Eskolako kideak aritu ziren. 

Giro ederrean pasa zuten eguna, eta 80 lagun inguru bildu ziren afaria eta afalondoko finalean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun