Bortzirietako eskuz banakako 25. pilota txapelketako finalak jokatu dituzte Beran

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 2a

Bortzirietako eskuz banakako 25. pilota txapelketako finalistak, Bortziriak pilota elkarteko ordezkariekin eta Iker Salaberria eta Andoni Gaskue pilotari profesionalekin.

Bortziriak Pilota Elkarteak hogeita bosgarren aldiz antolatutako eskuz banakako pilota txapelketako finalak jokatu zituzten abenduaren 27an, larunbat goizean, Berako Eztegara udal pilotalekuan. Zazpi kategorietako finalak jokatu zituzten eta sari banaketan izan ziren Iker Salaberria eta Andoni Gaskue, Aspeko pilotari profesionalak.

FINALETAKO EMAITZAK

Umeak B maila

  • Aiert Zubillaga (Erreka), 16 - Eneko Telletxea (Bortziriak), 18

Umeak A maila

  • Juel Igoa (Bortziriak), 8 – Oihan Irurieta (Arkupe), 18

Kimuak B maila

  • Ainara Hita (Arkupe), 18 - Joanes Zestau (Erreka), 17

Kimuak A maila

  • Gexan Lizardi (Bortziriak), 18 – Unai Korta (Bortziriak), 5

Haurrak B maila

  • Oier Ibarguen (Oiarpe), 18 - Ekaitz Madariaga (Bortziriak), 15

Haurrak A maila

  • Erik Igoa (Bortziriak), 13 – Eñaut Zubieta (Bortziriak), 18

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun