Erosketa eta eraisketa lanak egiteko, Lesakako Udalak 400.000 euroko dirulaguntza hartu du Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentutik, inguru horretan uholde kasuetan arriskua guttitu eta hirigunean ingurumena integratzeko eta babesteko jarduketak garatzeko.
Modu honetan, Lesakan uholdeen ondoriozko arriskuak murrizteko lehen urrats garrantzitsua emanen du udalak.
Gogoratu behar da Zambra 2002ko irailaren 13an inauguratu zutela, hainbat kontzertu eta ikuskizun eskaintzeko asmoarekin. 3.600 lagunentzako lekua zuen, horietatik mila eserita. Halere, 2004ko urte hondarrerako itxi behar izan zuten. Lesakako Udalak kultur gune edo bulego gisara erabiltzeko aukera aztertu zuen 2006an baina, Kantauriko Ur Konfederazioaren Uholde Planak garbi dio bota egin behar dela.