Irujo kontseilariak Etxalarko Lorpen galtzerdi lantegia bisitatu du

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 24a

Irujo kontseilaria enpresako arduradunekin, Iñigo Arruti zuzendari nagusiarekin eta Iñaki Larraya Sodenako zuzendari kudeatzailearekin batera, Etxalarko Lorpen lantegian.

Etxalarko Lorpen galtzerdi lantegia bisitatu du duela gutti Mikel Irujo, Nafarroako Gobernuko Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak. Lantegia duela gutxi berreskuratu egin da Artain25 sozietateko hainbat langileren ahalegin ekonomikoari esker.

 

Enpresa berreskuratu egin da, Artain25 sozietateko langile kopuru handi baten ahalegin ekonomikoagatik eta Sodena sozietate publikoaren diru-laguntza ere nabarmendu dute

Instalazioetan egindako ibilbidean, enpresa berriaren zuzendaritza taldeak egin zion harrera Irujori, eta ekoizpenaren egungo egoeraren, erronken eta finkatzeko eta hazteko planaren aurkezpen zehatza egin zuten. Lehengo sozietateari eragin zion hartzekodunen konkurtsoa gainditu ondotik jarduerari nola berrekin zaion bertatik bertara ezagutzeko aukera eman zuen bisitak. Sodenako arduradunek lagundu zioten kontseilariari, bertzeak bertze, Iñaki Larraya zuzendari kudeatzaileak eta José M.ª Montes Inbertsioetako zuzendariak.

Kontseilariak 28 pertsonen konpromisoaren balioa azpimarratu zuen, horietako 23 gaur egungo langileak dira, eta 45 pertsonaren industria proiektuari jarraipena eman diote (emakumeen % 66ko enplegua). Nafarroako Gobernuak Sodena sozietate publikoaren bidez emandako laguntza nabarmendu zuen: «Babes kolektibo horrek erakusten du borondatea, ekimena eta babes publiko-pribatua izanez gero posible dela lurraldeko ekoizpen-ehunarentzat eta enpleguarentzat funtsezkoak diren enpresak salbatzea». Zehazki, Sodenak 450.000 euroko laguntza finantzarioa gauzatu berri du, 350.000 euro partaidetza-mailegu gisa eta 100.000 eurorainoko abala, erosketa-eragiketa errazteko eta lantegiaren bideragarritasuna ziurtatzeko.

Irujok Nafarroarentzat industria dibertsifikatua eta lurraldean sustraiak dituena mantentzeak duen garrantzia azpimarratu zuen, Lorpen bezalako enpresak «erresilientziaren, lurralde errotzearen eta kalitatezko enpleguaren jarraipenaren aldeko apustuaren adibideak» direla azpimarratuz, «kooperatibismoan eta ekonomia sozialean sinistetik sortutako apustua gainera. Funtsezkoa da Gobernu gisa Nafarroako landa eremuetako enpresa eredu hori babestea, despopulazio eta zahartze arriskuaren aurrean enpleguari eusteko». «Lorpenek funtzionatzen jarraitzea albiste ona da Etxalarrentzat eta eskualde osoarentzat; espero dezagun beste urte askoan funtzionatzen jarraitzea», nabarmendu du Irujok.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun