Presoen aldeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte aurten ere eguberrietan Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 23a

Olentzero lehiaketaren ondotik, presoen alde kantatuko dute plazan asteazken eguerdian.

'Eguberrietan ere Presoak etxera' aldarriarekin bat eginez hainbat ekitaldi antolatu ditu Etxerak egunotarako Lesakan. Hasteko, aabenduaren 24an, asteazkenean, Elkartasun Olentzeroarekin aterako dira plazara, lehiaketaren ondotik.

  • Abenduaren 26an, urteko azken ortziralean ere, hilabeteroko azken ortziraletako elkarretaratzea eginen dute 20.00etan plazan.
  • Abenduaren 31n, Urtezahar egunean, 13:00etan Sansilbestre lasterketa eginen dute plazan eta 19:00etan giza katea plazan.
  • Urtarrilaren 6an, asteartean, 12:30ean ‘Etxeraino’ elkarretaratzea eginen dute Beheko Plazan.
  • Urtarrilaren 10ean Bilbon eginen den manifestaziora joateko deia ere egin du Etxerak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun