Urtea eskean eta kantuan bukatuko dute beratarrek

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 29a

Haurrak etxez etxe ariko dira Glin-glan eskean

Urteko azken egunean Glin-glan eskean aterako dira haurrak eta ilunabarrean kopla eta 'Dios te Salve' kantari helduagoak. 

15:00etan Glin-glan eskean aterako dira haurrak herrian barna. Agerran hasi eta ohiko ibilbidea segituz, herri guztia gurutzatuko dute. Hala ere, aldaketa bat egonen da Altzateko lanak tarteko azken geldialdi Telletxen izan beharrean Aurztekarrea etxean izanen baita. 

Ilunabarrean, berriz, Gure Txokoa elkartean antolatuta Dios te Salve kantari ariko dira. Iamotenean atera, eta herri osoari emanen diote itzulia. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun