Plazara ailegatu ondotik, herriko etxera igo eta hitzartze bat eginen dute, eta segidan berriz ere plazara jautsi eta haurrekin elkartuko dira gutunak hartu eta argazkiak egiteko.
Aitzinetik, eguberrietako kantak kantari ariko dira haurrak herrian barna. Lau ibilbide izanen dira, eta haurrak bizi diren auzoaren arabera joanen dira talde batekin edo bertzearekin. Lau taldeak 15:45ean aterako dira Itzean, Iamoteneko aparkalekuan, Agerran eta Alkaiagan. Azken bi hauek Ibaialde karrikan elkartu eta batera bukatuko dute ibilbidea.
Ikastetxean landu dituzte eguberrietako kantak eta ibilbidea musikariek lagunduta eginen dute.
Haurren Olentzero bukatzean, Gure Txokoak antolatuta, Olentzero kantari aterako dira helduak txistulariak lagun dituztela. Horren entsegua gaur, astelehena, eginen dute 20:00etan Iamotenean.