2027ko urte hondarrera arte luzatu dute lan erregulazio espedientea Lesakako Arcelorren

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 19a

Gaur goizean sinatu dute akordioa Asturiasen enpresak eta UGT Fica, CCOO eta USO sindikatuek. Espedienteak Lesakako plantari eragiteaz gain, Asturiaskoei, Valentziakoei eta Etxebarrikoei ere eraginen die. 

Urte dezente daramatza Arcelorrek erregulazio espedientean. 2024ko abenduan sartu zen gaur egun indarrean  dagoen espedientea, eta gaur sinatutako luzapenarekin, 2027ko abenduaren 31ra arte egonen da indarrean.

Luzapena denez, langileei orain arteko baldintza berak aplikatuko zaizkie. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun