Elutxako irteeraren ondotik, urtea bukatzeko bi mendi ateraldi antolatu ditu Lesakako Beti Gazte elkarteak. Abenduaren 28an, igandean, Aiako Harrira joanen dira eta abenduaren 31n, Urtezahar egunean, Bianditzera.
Azken urteetako ohiturari eutsiz, Lesakako Beti Gazte elkarteak hiru mendi ateraldirekin bukatuko du urtea. Lehenbizikoa abenduaren 21ean, igandean, eginen dute Elutxara. Goizeko zortzietan abiatuko dira Plaza Zaharretik eta Elutxan txistorra jatea izanen dute.
Elutxako irteeraren ondotik, urtea bukatzeko bi mendi ateraldi antolatu ditu Lesakako Beti Gazte elkarteak. Abenduaren 28an, igandean, Aiako Harrira joanen dira eta abenduaren 31n, Urtezahar egunean, Bianditzera.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.