Komunikazio ez bortitzeko hezitzailea eta psikopedagogian lizentziatua den Nerea Mendizabal izanen da hizlaria
Desadostasunak modu eraikitzailean kudeatzeko tresnak, harremanetan komunikazio osasuntsua lantzeko gakoak, zure zein bertzeen beharrak kontuan hartzen dituzten irtenbideak edo Marshall Rosenbergek sortutako Komunikazio Ez Bortitzaren KEB oinarriak izanen dira landuko dituzten gaiak, bertzeak bertze.