Lesakako XII. ipuin lehiaketako sariak banatu ditu Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 16a

Beti Gazte elkarteak hamabigarren aldiz antolatutako ipuin lehiaketako saridunak.

Guztira 98 idazlan aurkeztu dituzte Lesakako Lehen Hezkuntzako hirugarren eta seigarren maila arteko ikasleek.

Beti Gazte elkarteak, Lesakako Udalaren eta Irain eskolaren eta Tantirumairu ikastolaren laguntzaz antolatutako XII. Ipuin Lehiaketako sariak banatu banatu dituzte. Denera 98 ipuin aurkeztu dituzte Lesakako ikastetxeetan ari diren ikasleek eta abenduaren 12an egindako sari banaketa ekitaldian Haizea Loira Matxiñena ipuin kontalariak ere parte hartu zuen, Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako ordezkariekin batera.

Ipuin lehiaketan parte hartu duten idazle gaztetxoetako batzuk, Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako ordezkariekin.

Sariak

Hirugarren mailan
  1. Olaia eta misterioa. Miren Garcia Igoa

  2. Harrapatutako printzesa. Martina Abaunza Sarria

Laugarren mailan
  1. Saturnoko bidaia. Julen Goia Mitxelena

  2. Olaia eta bere bi lagunak. Izaro Irigoien Madariaga

Bosgarren mailan
  1. Ibaien abenturak. Aitor Mutuberria Zelaieta
  2. Markelen abentura. Araitz Ormaetxea Erro

Seigarren mailan
  1. La Catrina. Olaia Irigoien Ballester

  2. Gau beltz beltza. Kattalin Mindegia Aranburu

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun