Energia berriztagarriak

Ekhiten Lesakako kooperatiba energetikoak bilera eginen du abenduaren 17an

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 16a

Ekhiten Lesakako kooperatiba energetikoaren sorreran izan ziren herritarrak, maiatzean. Asteazken honetan bazkideentzat tailerra eta datorren urterako aurreproiektuen berri emanen dute.

Asteazkenean 18:30ean hasita herriko etxeko pleno aretoan, argindar fakturaren inguruan saio praktikoa eskainiko dute eta, bidenabar, heldu den urterako aurreproiektuen berri emanen dute.

Ekhiten Lesakako kooperatiba energetikoak bilera eginen du asteazkenean, abenduaren 17an, 18:30ean, herriko etxeko batzar aretoan. Egun horretan bazkideentzat tailerra eskainiko dute argindar fakturaren inguruan. Hori dela eta, bazkide bakoitzak bere fakturak ekartzea interesgarria izanen da. Kiser enpresako Esther Muñoz Alonso izanen da arduraduna. Horretaz gain, 2026rako martxan dituzten aurreproiektuen berri emanen dute. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun