Lesakako Osasun Zentroaren eskutik, ikasturte berrian ere titia ematearen inguruko tailerrak egiten hasiak dira. Elixabete Lameirinhas pediatriako erizainak zuzenduko du hurrengo saioa, udazkeneko azkena. Abenduaren 18an, ortzegunean 12:00etatik 13:30era eginen dute saioa Lesakako Udalaren erabilera anitzeko gelan (Koskontako Bidea 7, 2.).
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.