Arabako Fandango eta Arin-Arin koreografia txapelketa jokatu zuten abenduaren 13an Gasteizen eta lehenbiziko saria eskuratu zuten Oinkari dantza taldeko ordezkariek; tartean, Ioritz Iriarte Azpiroz lesakarrak. Hamar gazte dira, dantza dute pasio eta nabari da hori oholtza gainean emandako pauso bakoitzean. «Dantzak elkartutako lagun talde bat, gaur zuen aurrean gure pausoen indarra askatzera datorrena» esaldiarekin aurkeztu zuten beraiek sortutako koreografia.