Kattagorria dendan 36 urtez egindako lana ez ezik, Denok Bat Federazioan egindakoa ere baloratu dute
Ekitaldi honetan Deñe Abuinen irmotasuna aitortu dute, 36 urtez bere lentzeria eta moda negozioa zuzendu baitu Lesakan. Gainera, merkataritzan euskara bultzatzea eta Denok Bat Federazioaren proiektu guztietan modu grinatsu eta desinteresatuan lan egitea baloratu dute. Hain zuzen, Denok Bat Federazioko zuzendaritza batzordea ere igo zen Baluarteko oholtzara.
Sari honen harira, Lesakako Udalak ere Gurekin Zerbitzuen Elkartean egindako lana ere aitortu nahi du, «merkataritza-asoziazionismoaren aldeko defentsan».