Ziber indarkeria matxistak identifikatzeko eta horiei kontra egiteko estrategiak landuko dituzte asteartean Beran

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 15a

Esti Linaresek emanen du solasaldia.

Indarkeria Matxistaren Nazioarteko Egunaren bueltan, Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak antolatutako hitzaldia izanen da. 

Ziber indarkeria matxistak eta horiei aurre egiteko estrategiak izenburupean solasaldia emanen du Esti Linares Bahillok heldu den asteartean, abenduaren 16an, Beran. Beralandetan izanen da, 18:00etatik 19:30era. Linares gizarte langilea da, ikertzaile eta ekintzaile feminista eta bere ikerketa eta espezializazio ildoak nerabezaroa, teknologiak, indarkeriaren prebentzioa eta hezkidetza dira.

Astearteko saioan, ziber indarkeria matxistak identifikatu eta horien berri emanen dute. Eta ikuspegi feministatik abiatuz, gertatzen diren eraso eta indarkeria formak izendatuko dituzte. Horrekin batera, indarkeria horiek bizitzako hainbat etapatan hartzen dituzten proiekzioei eta estrategia kontrolatzaileei buruz hausnartu eta horiei kontra egiteko tresnak eskaintzeko asmoa dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun