Txapelari eusten saiatuko da Ainhoa Etxegarai beratarra eta lehen aldiz lehiatuko da Luken Urtxegi igantziarra
Emakumezkoetan, Ainhoa Etxegarai Elgorriaga beratarra, Nafarroako eta Euskal Herriko azken txapelduna izanen da eskualdeko ordezkaria, berriz ere txapela janzteko gogotsu. Euskal Herriko laugarrena izanen luke. Berarekin batera, Sara Zapata Ortiz de Apodaka, Estibaliz Messeguer, Leire Larrazabal, Amaia Jimenez de Vicuña eta Maider Etxezabal lehiatuko dira.
Gizonezkoetan, berriz, Luken Urtxegi Urra igantziarra, Nafarroako txapeldunordea izanen da eskualdeko ordezkari bakarra. Azken urteetan txapeldun izan den Unai Iantzi aniztarra ez da lehiatuko. Igantziarrarekin batera, Lur Gil Rey, Aritz Martin, Patrik Saitua, Guillermo Lopez, Mikel Aingeru Polancos Olivera eta Xabier Ortiz de Zarate lehiatuko dira. Ohi bezala, emakumezkoek nahiz gizonezkoek 50 lokotxak ahal bezain agudo bildu beharko dituzte saskira.