[ARGAZKIAK] Igantziko Aste Kulturaleko egitarau zabala ederki bete dute

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 10a

Abenduko lehen besta egunetako zubian, betiko legez, aurtengoan ere Aste Kulturala ospatu dute Igantzin. Denentzako prestatutako egitaraua arrakastatsua izan da. Andoni Esparzak emandako hitzaldi interesgarria, Oskar Txoperenak gidatutako iturrien ibilbidea, bigarren urtez antolatu den kantu bazkari arrakastatsua… Igandean beti gustukoa izaten den herriko gazteen dantza saioa eta harrera ederra duen antzerkia ere izan zituzten. Bukatzeko, herriko gazteek antolatutako bingo eta txokolate jatea. 

Giltzarri abesbatza abenduaren 19an

Orain, eguberrietako atarian, bertze urte batez Giltzarri Abesbatzak kontzertua eskainiko du herrian. Abenduaren 19an izanen da emanaldia, hurrengo ortziralean 20:00etan elizan. Kantu sorta politaz gozatzeko aukera izanen dugu, beraz, eguberriak hasi aitzineko egunetan.



Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun