Alperrak, tunanteak eta maleanteak
Pili, Mili eta Willi exiliatutako hiru inurri dira. Normalitatera bidaia egin nahi izanen dute, derrigorrezko lanik ez dagoen lekura ihesaldia, ustezko paradisura, alegia. Baina normalitatea, formalitatea omen da, kondena. Hiru inurri hauek pertsonen bizimodua bikaina dela pentsatu izan dute beti. Ospa egindako intsektuek idealizatuta dute bi hanketako ugaztunen unibertsoa. Baina gizakion mundura iritsi bezain agudo aurreiritzi guztiak eroriko zaizkie.