Bortzirietako Elkarrizaneko boluntarioei omenaldia eginen diete ortziralean

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 10a

Elkarrizan elkarteko boluntarioak iaz egindako otorduan.

Abenduaren 5ean ospatzen da Boluntarioren Nazioarteko Eguna. Elkarrizan Laguntza Emaile Taldearentzat ere elkartzeko aitzakia izaten da eta aurtengoan abenduaren 12an paratu dute hitzordua. 

Aurten, 2004tik gaur egun arte Elkarrizanen boluntario aritu direnei omenaldi xume bat eginen diete. Zalain jatetxearen atarian eginen dute omenaldia ortziralean, abenduaren 12an, 13:00etan.  Ondotik, denak batera elkarrekin bazkaltzera joanen dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun