Hala eginen dute aurten ere. Herritarren aitzinean, ortzirale honetan, abenduaren 12an, 15:00etan eginen dute, beti bezala, eskolako gimnasioan. Eta Igantziko eta Etxalarko ikasleen aitzinean, berriz, abenduaren 15ean eginen dute. Hiru antzerki taularatuko dituzte.