Osasuna nagusitu da Zelaieta futbol txapelketa solidarioan

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 9a

San Jose zahar etxeko erabiltzaileak, infantil mailako jokalarien tartetik sartu ziren Matzadara, txalo artean.

San Jose zahar etxearen alde dirua biltzeko eta Genaro eta Unai Zelaieta aita-semeak gogoratzeko eta omentzeko Zelaieta futbol txapelketa solidarioa antolatu du aurten ere Berako Gure Txokoa elkarteak. Matzada futbol zelaian egin zuten larunbat goizean. 2012an sortutako infantil mailako haurrak aritu ziren. Finalerdietan, Baztan-Bidasoko selekzioak 1-3 galdu zuen Real Sociedad taldearen kontra eta Osasunak 3-0 irabazi zion Alaves taldeari. Finalean, berriz, Osasunak 4-0 irabazi zion Real Sociedad taldeari. Hirugarren posturako lehian, Alavesek 1-0 irabazi zion Baztan-Bidasoari.

San Jose Zahar Etxekoak, Matzada futbol zelaiaren erdian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun