Gurekin Lesakako Zerbitzu Elkarteko dendak eta artisauak karrikara aterako dira abenduaren 6an, larunbatean 10:00etatik 18:30era. Zehazki, Agorleku gaztak, Kattagorria euskal jantziak, Pittin haurren arropa denda, Intzuri optika, Txirula lore denda, Ortzadar arropa denda, Txinelka zapata eta arropa denda eta Amura ile apaindegia izanen dira beraien produktuak karrikara aterako dituztenak, eskulangileekin batera. Erosketekin pintxoak opari izanen dira elkarteko ostatuetan (Arrano, Koxkila, jubilatuak, Ekaitza eta Zantzonea).