Musika da Kataku kultur elkartearen ardatzetako bat, eta horixe izanen da protagonista Zotal Total jaialdian ere. Musika doinuak aditzeko aukera izanen da abenduaren 27an eta hainbat talde igoko dira oholtzara. Izen eman nahi dutenek, heldu den astelehenera arteko epea izanen dute izena emateko. katakumail@gmail.com helbidera idatzi beharko da.
Zotal Total jaialdia auzolanean egiten dute, eta dena antolatzeko, heldu den astelehenean, abenduaren 8an, bilduko dira Katakun 19:30ean.