Hiru entzunaldi eginen dituzte Berako musika eskola ikasleek abenduan

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 8a

Ikasturtean ikasitakoa erakusteko aukera izanen dute heldu den egunetan Berako Isidoro Fagoaga udal musika eskolako ikasleek. Abenduan hiru entzunaldi eginen dituzte. 

Horietan lehena, asteazkenean, abenduaren 10ean izanen da, eta biolineko ikasleek emanen dute. Biharamunean, abenduaren 11n, ortzeguna, zeharkako txirulako ikasleen txanda izanen da. Abenduko saioak borobiltzeko, heldu den astelehenean, abenduaren 15ean, piano ikasleen txanda izanen da. 

Hiru entzunaldiak 18:00etan izanen dira musika eskolan. 

Entzunaldiez gain, abenduaren 17an, asteazkena, eguberrietako kontzertua emanen dute musika eskolako ikasleek  18:00etan Berako San Esteban elizan. 

Urtarrilean eginen dituzte gainontzeko instrumentuetako ikasleek entzunaldiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun