Zelaieta izena du txapelketak, bertzeak bertze Realeko futbolari izandako Genaro eta Unai Zelaieta aita-semeak omentzea baita antolatzaileen helburua.
San Jose zahar etxearen alde dirua biltzeko futbol txapelketa solidarioa antolatu du Gure Txokoa elkarteak. Matzada futbol zelaian eginen dute abenduaren 6an, larunbatean, goizean hasita. Infantil mailako haurrak ariko dira eta Baztan-Bidasoko selekzio bat, Real Sociedad, Osasuna eta Alaves taldeak ariko dira nor baino nor.
Zelaieta izena du txapelketak, bertzeak bertze Realeko futbolari izandako Genaro eta Unai Zelaieta aita-semeak omentzea baita antolatzaileen helburua.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.