Txantrea nagusitu zen igande goizean Antsoainen eta mistoaren ondotik, abenduaren 14n eta 21ean emakumeen eta gizonezkoen txapelketak izanen dituzte Antsoainen eta Muruetan
Ondotik sailkatu dira Txantrea B (laugarren), Abadiño B (borzgarren), Ibarra (seigarren), Ñapurrak A (zazpigarren), Antsoain (zortzigarren) eta Ñapurrak B (bederatzigarren).
Euskal Herriko txapeldunorde izan den Beti Gazteko laukotean Amaia Leiza, Iker Pikabea, Naiara Otxoteko (Etxalar) eta Ruben Pedrosa (Bera) aritu dira tiran, Joxe Angel Mitxelena entrenatzaile zutela.
Emakumeak abenduaren 14an Antsoainen eta gizonezkoak 21ean Muruetan
Abenduaren 14an jokatuko dute emakumeen txapelketa, hau ere Antsoainen. 250 kiloz beheitiko kategorian ariko dira bederatzi laukote, tartean Amaiur eta Beti Gazte. Beraiekin batera, Antsoainek eta Abadiñok bina talde aterako dituzte eta Araxesek, Txantreak eta Ñapurrakek bana.
Abenduaren 21ean, azkenik, gizonezkoen txapelketa jokatuko dute Muruetan (Bizkaian). 310 kiloz beheitiko kategorian hamar talde ariko dira. Beti Gazterekin batera, Zuraidek hiru talde aterako ditu, Ñapurrakek bi eta Ibarrak, Txantreak, Antsoainek eta Foruak bana.