837 lesakarrek eman zuten botoa, erroldaren erdiak baino guttiagok eta, ordenantzaren arabera, erabakia osoko bilkuran hartuko da eta EH Bilduk jakinarazi du herritarren gehiengoaren nahia errespetatuko duela
Ordenantzaren arabera, erroldatuen erdiak bozkatu behar du herri galdeketaren emaitza loteslea izateko. Hori ez da horrela izan, beraz, orain erabakia osoko bilkuran hartu beharko du Lesakako Udalak.
Honen aitzinean, Lesakako EH Bilduk bat egin du «galdeketan eman den emaitzarekin eta herritarren gehiengoak azaldutako nahia errespetatuz, datorren urtetik aitzinera Lesakako Feriak ortziralean izatearen aldeko bozka emanen dugu».
Bide batez, galdeketan parte hartu zuten herritar guztiei eskerrak eman nahi dizkiete, «Lesaka eraikitzen segitzeko hartu beharreko erabakiak denen artean hartu behar ditugulako. Hausnarketak, eztabaidak eta erabakiak modu parte hartzaile batean egitearen alde lanean segituko dugu».