Solasaldia, iturriak ezagutzeko ibilaldia, kantu bazkaria, dantza, antzerkia eta magia izanen dituzte, bertzeak bertze
Abenduaren 5ean, ortziralean 19:00etan Andoni Esparzak Eskolzarren eskainiko duen Martin Belarra Irisarri(1807-1878), esklaboen trafikoa eta Igantziko portzelana-erdiko fabrika solasaldiarekin hasiko da egitaraua.
Abenduaren 6an, Igantziko itturriak ezagutzen ibilaldia abiatuko da larunbatean 10:00etan eskolatik. Azalpenak Oskar Txoperenak emanen ditu. Ondotik, hamaiketakoa eskainiko dute. Egun berean, Biltokik antolatuta, 14:00etan kantu bazkaria izanen dute Baratzondo elkartean Beñat Mitxelena akordeoilariak lagunduta.
Abenduaren 7an, igande eguerdian, herriko dantzari ttikiak herrian ibiliko dira. 19:00etan, Baratzondon Milagros eta Valentina antzezlana eskainiko dute.
Abenduaren 8an, bingoa eta txokolatea izanen dituzte Biltokin astelehenean 16:00etan, eta Ekain Magoaren Hautsak harrotzen ikuskizuna Baratzondon, 19:00etan, publiko guzientzat.