Asteazkenean 18:30ean hasiko da Javier Etxarri Nafarroako maisuak zuzenduko duen emanaldia Harriondoa kultur etxean
1879ean sortu zuen orkestra Pablo Sarasatek eta, egun, espainiar estatuko panorama sinfonikoan dagoen talderik zaharrena da. 140 urte baino gehiago hauetan auditorium, opera denboraldi eta jaialdi nagusietan parte hartu du, mundu osoan. Gaur egun, urteko abonu kontzertu denboraldia egiten du Iruñean (Baluarte Auditorioa), Tuteran (Gaztambide Antzokia) eta Tafallan (Tafalla Kulturgunea) eta jarduera sozial eta pedagogiko garrantzitsua egiten du Nafarroa osoan.