Larunbat honetan, azaroaren 29an, eginen dute erakusketaren inaugurazioa 18:00etan. Erakusketa asteburuetan ikusteko aukera izanen da, abenduaren 28ra arte larunbatean eta igandetan 17:00etatik 20:00etara.
Antolatzaileek azaldu dutenez, Ni naiz, Idoia, Idoia Telleria argazkilariaren proiektu pertsonala da eta Idoiaren izatearen, jatorriaren eta identitatearen «ni guztiak» aztertzen ditu. «Autoerretratuak egiteko, natura aukeratu da. Naturak lagundu, eutsi eta Idoiaren eta beraren arteko elkarrizketa sortzen du. Naturan eroso, lasai, bakean eta batez ere, bere burua epaitu gabe sentitzen da. Idoiaren barne-galderei erantzunez, naturak esposizio bikoitzean erantzuten dio, Idoiaren gorputz biluzi zatiekin fusioan jartzen».