Beti Gaztek antolatutako sukaldaritza tailerra hasi dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 27a

Hondarribiko Zabala jatetxeko sukaldariaren eskutik hainbat errezeta ikasi zituzten asteartean Beti Gaztek antolatutako ikastaroko parte hartzaileek.

Euskal Herriko sukaldaritza tradizionala goi mailaruntz eramanda izenburupean, sukaldaritza tailerra antolatu du aurten ere Lesakako Beti Gazte elkarteak, Lesakako Udalaren eta Irain eskolaren laguntzarekin. Hondarribiko Zabala jatetxeko sukaldariarekin, Irain eskolako sukaldean egin zuten lehen saioa asteartean, azaroaren 25ean. Bigarren eta azken saioa datorren asteartean, abenduaren 2an, eginen dute leku berean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun