Gaztaina erre jatea eginen dute Lesakako jubilatuek abenduaren 6an

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 26a

Gaztainekin batera, ajoarrieroa ere izanen dute abenduaren 6ko menuan.

Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak antolatuta gaztaina erre jatea eginen dute aurten ere abenduaren 6an, larunbatean 20:00etan hasita jubilatuen ostatuan. Gaztainekin batera, ajoarriero izanen dute jateko, eta ura, ardoa eta sagardoa aukeran edateko. Txartelak elkartearen ostatuan har daitezke 15 euro ordainduz eta txartelak hartzeko azken eguna azaroaren 30a, igandea izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun